Barne ekonomiari dagokionean, gehien irabazten dutenei zergak jaitsi izana leporatu dio Kerryk Bushi, eta Bushek, berriz, kostu anbiziotsua duten proposamenak aurrera eramateko erdi mailako soldata dutenei zergak igo nahi izatea ez dagoela ondo esan dio.
Osasun gaietara salto eginaz, Bush gobernura iritsi zenetik, bost milioi estatubatuarrek mediku asegurua galdu dutela esan du Kerryk. Bushek, berriz, osasun sistema hobea eta eskuragarriagoa sortzeko bere plana defendatu du.
Gizarte gaiak
Bushek berriz ere esan du homosexualak ezkontzearen aurka dagoela.
Kerryk, berriz emakumeen abortu eskubidea ez duela oztopatuko azaldu du.
20 egun barru hauteskundeak
Hogei egun besterik ez dira falta AEBetan presidente berria aukeratzeko hauteskundeak egiteko, eta ez dago batere argi zein izan daitekeen emaitza. Bi hautagaiak pare parean direla diote adituek, eta emaitzak jakin arte ezin dela aurreikusi zer gertatuko den azpimarratzen dute.
AEB-etako hauteskunde kanpaina
Inkesten arabera Kerryk irabazi du hirugarren eztabaida ere
Hauteskunde kanpainako azken eztabaida egin dute bart George W.Bush AEBetako egungo presidenteak eta John Kerry hautagai demokratak. Eztabaidan seguruago jardun da Kerry, eta Bush zalantzakorrago, esaterako 20tik hiru galderari ihes egin dio. Inkesten arabera, eztabaida gehienak Kerryk irabazi baditu ere, ez dio alde nabarmenik atera Bushi, eta adituen arabera, bi hautagaien artean "berdinketa teknikoa" dago. AEBetako gaiez aritu dira batik bat, esaterako lan formakuntzaz, osasun zerbitzuez eta segurtasunaz. Hala ere, eztabaida guztietako gaia present izan da gaur ere: Iraken okupazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu