Nikaragua

Inkesten eta lehen emaitzen arabera, sandinistak dira garaile Managuan

Udal hauteskundeak egin zituzten atzo Nikaraguan, eta botoa emateko lekuetan egindako inkesten arabera, FSLN Nazio Askapenerako Fronte Sandinistak irabazi ditu bozak Managua hiriburuan. Inkestek iragarritakoa baieztatzen ari dira, berriz, lehen emaitza ofizialak: %27 zenbatuta emaitzak Dionisio Marenco hautagai sandinistaren aldekoak direla adierazi dute.

2004ko azaroaren 8a
11:06
Entzun
Hauteskundeetarako Batzorde Nagusiko presidente Roberto Rivasek eman ditu lehen emaitza ofizialak, egiazko zenbaketan oinarritutakoak. Managuako botoen %27 zenbatuta, horietatik %45,1 Marenco sandinistaren aldekoak direla agertu du Rivasek; bigarren, Alderdi Liberal Konstituzionalista eskuindarreko Pedro Joaquin Chamorro kokatu dela (%35,2), hirugarren Errepublikaren Aldeko Aliantza eskuindarreko (%14,3), eta laugarren Alderdi Liberal Independente eskuindarreko zerrendaburu Eden Pastora Zero Komandante ezaguna.

Hautesleku ataritean egindako inkesta guztiek ere FSLNri ematen diote garaipena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.