Mattin Bilbaok azaldu duenez, "han egon behar da zer den jakiteko". Martxoaren 1ean atxilotu zuen Guardia Zibilak Beran, eta atzo eguerdira arte inkomunikatuta eduki dute. Lehen bost egunetan Guardia Zibilaren esku egon zen, eta gero, Soto del Real (Espainia) kartzelan. Guardia zibilek torturatu egin zutela salatu du, kolpean eman dizkiotela, eta poltsa ere hainbatetan egin diotela salatu du.
Askatasunak jakinarazi duenez, "aurreko asteartean, martxoak 8, Ziburuko Herriko Etxean Mattin Bilbaoren egoeraren inguruko mozioa aztertzen ari zirela, poliziak bere etxean miaketa bat egin zuen".
Askatasunak "gogor" salatu ditu "Mattin Bilbaok jasotako torturak eta 9 eguneko inkomunikazio egoera". Izan ere, espetxera ere inkomunikatuta eramatea "jasotako tratu txarren aztarnak ezkutatzeko" egin zutela diote. Horregatik, "tortura posibilitatzen duen inkomunikazioarekin amaitzea exijitu" dute.
Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak iaz atzilotu zituen lagun guztietatik, 138 inkomunikatutik eduki zituztela esan dute, eta haietako 57 torturak salatu dituztela.
Tortura
Inkomunikatuta eduki zuten garaian torturatu egin zutela salatu du Mattin Bilbaok
Mattin Bilbao Ziburuarra hilaren aurrenean atxilotu zuen Guardia Zibilak Beran. Bost egunetan inkomunikatuta eduki zuten, eta gero, espetxera ere inkomunikatuta eramateko agindu zuen epaileak. Askatasunak jakinarazi duenez, atzo eguerdian kendu zioten inkomunikazioa, eta komisaldegian torturatu egin zutela salatu zuen. Kolpeak eman zizkiotela, eta 'poltsa' ere askotan egin ziotela salatu du. Salaketa judiziala jarriko duela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu