munDUA

Insulza aukeratu dute berriz ere Amerikako Estatuen Erakundeko idazkari nagusi

2010eko martxoaren 24a
18:18
Entzun
Jose Miguel Insulza hautatu dute berriz ere AEE Amerikako Estatuen Erakundeko idazkari nagusi. Gaur egin dute batzarra, Washingtonen, eta 2010-2015 aldirako aukeratu dute. 2005ean izendatu zuten lehen aldiz kargurako.

Ez da izan beste hautagairik, eta AEEko kide diren 33 herrialdeen babesa jaso du Insulzak.

Txilekoa da eta 66 urte ditu. Abokatua, akademikoa eta ikertzailea da, eta Txileko Atzerri ministro izandakoa 1994-1999 artean.

Azkenaldian, batik bat, Hondurasko krisia izan du AEEk gai nagusi, Manuel Zelaya indarrez kendu zutelako hango presidente kargutik, baina AEEren bitartekaritzak ez zuen arrakastarik izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.