libia

"Interes ekonomikoei eusteko gerra da"

Libiako eraso militarraren aurkako agerraldia egin dute Askapena, Ekologistak Martxan, Kakitzat, KEM, Komite Internazionalistak eta Sare Antifaxistak elkarteek, Bilbon. Larunbaterako manifestazioa antolatu dute.

Lander Muñagorri Garmendia.
2011ko martxoaren 24a
16:17
Entzun

Askapena, Ekologistak Martxan, Kakitzat, KEM, Komite Internazionalistak eta Sare Antifaxistak elkarteek mendebaldeko indarrek Libian egindako eraso militarra gaitzetsi dute, Bilbon egindako agerraldi batean. Lurrean hildako hainbat pertsona irudikatzen zituzten bitartean, “interes ekonomikoen kontrolari eustea helburu duen esku sartzea” salatu dute.

Europako Batasunak AEBen eta Nazio Batuen oniritzi “hipokritarekin” hasitako gerraren ondorioak "beti bezala" herritarrek pairatuko dituztela adierazi dute elkarte haiek. Hala, aurretik emandako erasoak gogora ekarri dituzte; Afganistangoa eta Irakekoa, kasu.

Espainiako Estatuak Libiari 2010eko lehen seihilekoan 6,8 milioi eurotan baloratutako material militarra esportatu ziola esan dute.

Manifestazioa egingo dute larunbatean, Bilbon (18:00, Arriaga plaza).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.