Hillary Clinton AEBetako senadore demokrata Internet bidez egiten ari da Alderdi Demokratarebn presidentziarako hautagai aukeratua izateko kanpainaren zati handi bat. Besteak beste, internatuen esku utzi du kanpainan erabiliko duen abestia hautatzea. Web 2.0. esaten zaien balilabideak erabili ditu Internet erabiltzaileak erakarri eta bozketan parte har zezaten, hala nola, YouTube, Flickr, MySpace, Facebook eta blogak.
Azkenean, Celine Dione kantariaren You and I aukeratu dute. Honakoak dira azken txanpara iritsi diren kantuak:
-Celine Dioneren You and I.
-KT Tunstallen Suddenly I See.
-Shania Twainen Rock This Country.
-U2ren Beautiful Day.
-The Temptationsen Get Ready.
-Smash Mouthen I'm a Believer.
-Lenny Kravitzen Are You Gonna Go My Way.
-McFadden & Whiteheaden Ain't No Stoppin' Us Now".
-The Policen Every Little Thing She Does Is Magic.
-Tina Tuneren The Best.
Erabakiaren berri bere webgunearen bidez eman du Clintonek eta kanta ere han dago entzuteko moduan.
AEB
Internautek aukeratu dute Hillary Clintonen kanpainako kanta
Celine Dioneren 'You and I' aukeratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu