Alemania

Interneten iragarri zuen

Atzo Alemanian hamabost pertsona hil zituen mutilak pixka bat lehenago abisatu zuen zerbait egingo zuela. "Bizitzaz nazkatuta nago eta inork ez du aitortzen nire ahalmena", ere bazioen txatean.

2009ko martxoaren 12a
13:40
Entzun
Atzo Alemanian Winnendengo ikastetxe batean eta inguruan hamabost pertsona hil zituen Tim Kretschmer 17 urteko mutilak ordu batzuk lehenago Interneten iragarri zuen zerbait egiteko asmoa zeukala, iturri ofizialek gaur esan dutenez.

"Bizitzaz nazkatuta nago eta inork ez du aitortzen nire ahalmena", zioen mutilak Interneteko txatean, eta hori leitzen zuenak hurrengo egunean Winnendenen gertatuko zenaren zain egon beharko zuela oharrarazi zuen.

Bavierako gazte batek irakurri zuen mezu hori atzo bertan, baina ez zion jaramonik egin. Hilketaren ondoren Poliziari deitu zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.