AEBetako hauteskundeak

Iowako primarioekin abiatuko da gaur AEBetako hauteskundeen atarikoa

Hillary Clinton eta Bernie Sanders pare-parean daude demokraten aldean, inkesten arabera, eta gauza berdintsua gertatzen da errepublikarren aldean, Donald Trump eta Ted Cruzekin.

LARRY W. SMITH / Efe. DONALD TRUMP.
2016ko otsailaren 1a
08:48
Entzun

Iowa da abiapuntua, eta han gertatzen denak hortxe-hortxe erakusketen du AEBak osorik hartuta gertatzen dena. Hauteskunde primarioak gaur abiatuko dira, eta azaroan hauteskunde orokorretara nor aurkeztuko den aukeratu beharko dute aldeek. Hamabost hautagai daude alde bakoitzean, baina biren artean dago auzia bai alde demokratan eta baita errepublikarrean ere: Hillary Clinton eta Bernie Sanders pare-parean daude aurreneko blokean, eta Donald Trump eta Ted Cruz bigarrenean.

Hautagai polemikoa da Trump, eskuin muturreko mezuak zabaldu baititu han eta hemen. Horregatik, alderdi errepublikarreko aparatua kontra dauka, baina inkesten arabera, ez da gauza bera gertatzen botoa emateko eskubidea dutenekin: %28aren babesa du Trumpek, inkesta horien arabera, eta %23arena Cruzek. Demokraten aldean, berriz, %45en babesa du Clintonek, eta %42arena Sandersek, inkesten arabera.

Hautagaien artean erabakitzeko, hauteskunde primarioak gaur abiatuko dira. Caucus edo herri asanbladek hartuko dute erabakia, eta zalantzan daudenak konbentzitzeko eginahalak egingo dituzte hautagaiek. Azaroan amaituko den hauteskun kanpainaren abiapuntua izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.