Ipar eta Hego Korea

Ipar eta Hego Koreako presidenteak bildu dira, historian bigarrenez

Bi estatuen arteko mugan elkartu dira estatuburuak, Ipar Korearen eta AEBen arteko aurrez aurrekoaz hitz egiteko.

Ipar eta Hego Koreako estatuburuak. BLUE HOUSE
2018ko maiatzaren 26a
22:54
Entzun

Ezustean heldu da Ipar eta Hego Koreako buruzagien bileraren albistea. Moon Jae-In eta Kim Jong-Un elkartzen diren bigarren aldia da honakoa, eta beste aurrez aurreko bat izan dute hizpide: ekainaren 12an egitekoa zen eta oraingoz bertan behera geratu den Ipar Korearen eta AEBen arteko bilera.

Bi orduz egon dira hitz egiten bi buruzagiak, mugan dagoen Panmunjom herrian. Ordea, ezer gutxi zabaldu da elkarrizketei buruz. Iturri ofizialek aurreratu dutenez, Hego Koreako gobernuburuak emango du han hitz egindakoare berri igande goizean egitekoa duen agerraldian.

Singapurren elkartzekoak ziren, berez, Donald Trump presidente estatubatuarra eta Kim Jong-Un. Ordea, astebeteren faltan, Washingtonek bertan behera utzi du hitzordua. Idatziz jakinarazi dio erabakia Piongiangi, eta azaldu dio Ipar Koreako ordezkariek azken astean egindako adierazpenen ondorio izan dela: "Zure azken adierazpenetan erakutsi duzun amorru izugarriagatik eta etsaitasun irekiagatik".
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.