Ipar Irlandako Fiskaltzak 'Funicane auzian' ez ditu auzipetuko segurtasun indarrak

IRAko abokatuaren hilketan Erresuma Batuko Polizia eta soldaduak prozesatzeko ez duela frogarik argudiatu du

Amagoia Mujika Tolaretxipi.
2007ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Londresko Polizia buru izandakoak, John Stevensek, 2003an egindako ikerketa txostenak zioenaren kontra egin du Ipar Irlandako Fiskaltzak: ez du auzibiderik abiatukoErresuma Batuko segurtasun indarren kontra, Pat Funicane IRAko kideen abokatuaren hilketan horien parte-hartzea baieztatzeko ez dagoelako nahikoa frogarik. Fiskaltzak argudiatu du ustezko errudunak ezin dituela prozesatu, hainbat artxibo desagertu direlako, eta ahalezko lekukoak hilda daudelako. «Ezgaia da fiskaltza hainbat pertsonak gertaera konkretutan egindakoengatik ardurak identifikatzeko». Gainera, esan duenez, fiskaltzak kontuan hartu behar izan ditu defentsak argudioak aurkezterakoan egon litezkeen gehiegikeriak. «Beraz, injustua izango litzateke froga puztuak egonda, horren garrantzitsua den epaiketa bat zabaltzea».

Londresko Poliziaburu ohi Stevensek egindako 14 urteko ikerketak, ordea, besterik esaten zuen hilketaren inguruan. 1980ko hamarkadan Ipar Irlandako Poliziaren eta Erresuma Batuko armadaren laguntza jaso zuten paramilitar protestanteek katolikoak hiltzeko. Funicaneren kasuan, konkretuki, esan zuen konspirazio bat egon zela hura hiltzeko. Abokatuaren hilketanparte hartu zuten hiru kideetako bat soilik kondenatu zuten: Ken Barret, eta hark Ipar Irlandako Poliziaren informatzaile gisara egiten zuen lan. Beste bi egileak, William Stobiek eta Brian Lesonek ere Ipar Irlandako eta Erresuma Batuko segurtasun indarrentzat espioitza lanak egin zituzten.Stobie paramilitarrek hil zuten, 2001ean. Nelson ere hilik dago minbiziaren ondorioz.

Sinn Feineko kide Alex Maskeyren arabera, «eskandaluzkoa dafiskaltzak neurririk ez hartzea gertatutakoagatik. Jendea esaten ari da nola den posible Estatuak zerikusia duen hilketa ez ikertzea. Ulertezina da».



1989KO OTSAILEAN HIL ZUTEN. Poliziak bazekien heriotza mehatxuak jaso zituela, baina ez zuen ezer egin. 1989ko otsailean, Familiarekin afaltzen ari zen etxean, UDAko kideek 14 tiro egin zizkiotenean. Ustez soldadu batek saldu zien hilketan erabilitako pistoletako bat, eta beste agente batek ezkutatu zuen arma. «IRAko ofiziala» hil zutela zioen ondoren paramilitarrek atera zuten komunikatuak. Funicaneren familiak ukatu egin zuen baieztapen hori, baita Ipar Irlandako Poliziak eta IRAk berak ere. Funicane abokatu ospetsu bilakatu zen IRAko hainbat kideren defentsa egin zuelako, hala nola Patrick McGeown ekintzailearen eta Bobby Sands gose greban hil zen IRAko presoarena.



ARMAGH-ETIK ATERA DIRA SOLDADUAK. Ipar Irlandako Fiskaltzak PatFunicaneren auziari buruzko berria eman duen egun berean atera ditu azken soldaduak Erresuma Batuko armadak Armaghetik. Bassbrook Mill base militarra eraitsi zuten atzo, eta urrats honekin segurtasunaren normalizaziorako ia plan osoa amaitu duela esan du Erresuma Batuko armadak. Ipar Irlandako gatazkak iraun duen bitartean, Erresuma Batuko armadak soldadu gehien izan dituen guneetako bat da Armaghekoa, eta IRAk ere haien kontra eraso gehien egin dituen lekuetako bat izan zen.

2005ean hasi zuen Erresuma Batuko armadak segurtasunaren normalizaziorako plana, IRAk desarmatzeko asmoa azaldu eta hilabetera. Uztailaren 31n amaituko du plan hori, eta armadako 5.000 kide geratuko dira Ipar Irlandan, data horretatik aurrera. Gatazkak iraun bitartean 30.000 soldadu izatera iritsi zen, 104 basetan banaturik.

Conor Murphy Sinn Feineko parlamentariak «pozik» hartu du desmilitarizazioaren berria: «Armagheko biztanleak soldaduen martxa ospatzen ari dira, Erresuma Batuaren okupazioa 30 urtean jasan ondoren».

Wayne Harber koronel britainiarrak esandakoaren arabera, bere agintepean dauden soldaduek gustura daude alde egiteagatik, baina «nolabaiteko nostalgia» dutela aitortu du. «Oso pozik gaude hemendik joateagatik eta bake prozesua aurrera egiten ari dela ikusteagatik, baina nostalgia dago, hau izan delako Erresuma Batuko armadak historian zehar izan duen kanpaina militar luzeena».Base militar horretan 1997an hil zuen IRAko frankotiratzaile batek azken soldadua. 763 izan dira IRAk hil dituen soldaduak, gatazkak iraun bitartean.





Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.