Ipar Irlandan lehergailu «handi bat» aurkitu dute
BELFAST. Erresuma Batuko armadak «lehergailu handi bat» indargabetu du Irlanda iparraldean, Belfast hirian, errepublikanoak nagusi diren Ardoyne auzoan. 30 etxebizitza hustu dituzte, eta, Poliziaren arabera, «kalte handia» eragiteko diseinatu dute bonba. Hala ere, ez dakite zer helburu jakin zeukan. «Poliziari erasotzeko izan zitekeen, edo bertze norabait eraman nahi zuten».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu