Ipar Kaukason ustez 49 ekintzaile hil ditu Errusiak
MOSKU.Errusiako armadak azken hilabeteetan Ipar Kaukason egindako operaziorik gogorrenaren berri eman du. Hainbat eremutan egin dituzte ekintzak, eta emaitza 49 milizianoren hilketa izan da. Tartean bederatzi buruzagi daudela esan dute, eta 30 ekintzaile ere atxilotu dituztela, 90 base suntsitzeaz gainera. Ez dute bestelako xehetasunik eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu