Ipar Korea saio nuklearrak eteteko prest agertu da
SOSNOVY BOR. Kim Jong Il Ipar Koreako presidenteak esan du prest dagoela saio nuklearrak eta armamentu nuklearraren ekoizpena bertan behera uzteko. Horren truke, bere programa atomikoaren gaineko sei aldeko elkarrizketa abiatzea eskatu du;Ipar eta Hego Koreen, Txinaren, Japoniaren, AEBen eta Errusiaren arteko elkarrizketa alegia. 2008an eten zen seien arteko elkarrizketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu