Gaur goizean egindako bileran lortu dute akordioa Ipar Korea, Hego Korea, Errusia, Japon, Txina eta AEBetako ordezkariek. Akordio honen arabera, Ipar Koreak bere programa nuklearra albo batera uzteko konpromisoa hartu du, eta horren truke laguntza energetiko eta ekonomikoak jasoko ditu. Lehenik eta behin, bere erreaktore nuklear handiena itxiko duela hitzeman du Ipar Koreak. Horren truke 50.000 tona petroleo jasoko ditu.
Gaur lortutako akordioa ia lau urte iraun duten elkarrizketen emaitza izan da. 2003ean hasi ziren Ipar Koreak arma nuklearrak uzteko negoziazioak, baina orain arte ez dute akordiorik lortu. Ipar Korea eta AEBren arteko desadostasunak etengabeak izan dira.
Mundua
Ipar Koreak arma nuklearrak albo batera utziko dituela hitzeman du
Erabaki horren truke laguntza energetiko eta ekonomikoak jasoko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu