MunDUA

Ipar Koreak beste bi misil bota ditu gaur

Atzo bi biota zituen, proba nuklearra egin ondotik. Gaurkoak ere helmen laburrekoak izan dira.

2009ko maiatzaren 26a
09:47
Entzun
Ipar Koreak atzo 2006tik bigarren entsegu nuklearra egin zuen, bi misil bota zituen, eta gaur beste bi jaurti ditu, herrialdearen ekialdean. Atzoko misilak 130 kilometroko distantziakoak ziren, eta gaurkoak 160koak izan dira, bi egunetakoak helmen laburrekoak.

Atzoko proba nuklearrak 4,7ko lurrikara eragin zuen lur azpian, eta haren ostean bota zituen helmen laburreko bi misil, AEBetako hegazkin espioiak uxatzeko.

Nazioarteak gogor gaitzetsi zuen proba nuklearra, eta 2006an jarri zioten zigorra gogortzearen alde agertu dira NBEko Segurtasun Kontseilukoak.

Hego Koreak uste du Iparrekoak 800 misil dituela, batzuk helmen luzekoak. "Prest gaude Ipar Korearekin hitz egiteko, baina etorkizuna zaila dago", esan du gaur Hego Koreak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.