Ipar Korea

Ipar Koreak beste gerra misil bat jaurti du

Pentagonoak jakinarazi du 1.000 kilometro inguruko bidea egin duela eta Japoniako itsasoan erori dela.

2017ko azaroaren 28a
19:51
Entzun

Ipar Korea programa nuklear bat garatzen ari da, eta, atzo, iraila erdialdean azkena jaurti eta 70 egun geroago, beste gerra misil bat bota zuen. Horren berri eman zuten Hego Korea eta AEBetako agintariek.

2017an 20 jaurti ditu jada. Uztailean kontinenteen arteko bi jaurti zituen, irismen ertainekoak (1.000 kilometro), eta abuztua bukaerakoa urrunago heldu zen, 2.700 kilometroko ibilian Hokkaido (Japonia) uhartearen gainetik igaro baitzen. Irailaren 15ean jaurtitakoak, atzora arte azkena zenak, 3.700 kilometro egin zituen eta Japonia zeharkatu zuen berriro.

Hori dela eta, NBE Nazio Batuen Erakundeak, AEBek hauspotuta, zigor ekonomikoak jarri dizkio Ipar Koreari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.