Mundua

Ipar Koreak hirugarrenez proba nuklear bat egin du, eta arrakastatsua izan dela esan du

2006 eta 2009koak dira aurreko probak. Nazioarteak gaitzetsi egin du saioa.

2013ko otsailaren 12a
18:09
Entzun

Hego Koreak eman du probaren berri. Izan ere, 5 graduko lurrikara eragin omen du. Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak proba gaitzetsi du —Hego Korea une honetan Segurtasun Batzordeko presidentetzan da—. 

Ipar Koreak urtarrilaren 24an ohartarazi zuen proba egingo zuela, suzi bat botatzeagatik NBEk ezarri zizkion zigorrei erantzunez. AEBek, Japoniak, Frantziak, Alemaniak, Erresuma Batuak, Italiak, Australiak eta Zeelanda Berriak gaitzetsi egin dute saioa, eta zigor gehiago eskatu dituzte Ipar Korearen aurka.

Igor Lingue energia nuklearrean adituaren ustez, Ipar Korea bost edo zazpi urte barru egongo da arma atomikoak dituzten herrialdeen artean. "Atea ireki du dagoeneko ziurrenik, baina ez du oraindik nahikoa potentzia, eta probak egiteko denbora asko behar da, baten eta hurrengoaren artean", esan du aditu errusiarrak.

Tamaina eta pisu txikiagoko lehergaia

Hala ere, Errusiako Zientzien Akademiako Energia Nuklearraren Garapen Segururako Institutuko zuzendariordeak gaineratu du berak ere ezin duela iragarri Ipar Koreak arma nuklearrak garatu ahal izango dituen, hiru proben artean denbora asko pasatu dela argudiatuta.

Ipar Koreak gaur azpimarratu du lehergailu atomikoaren tamaina eta pisua murriztu egin dituela. Errusiako armadako iturriek diote erabili duten lehergaiaren indarra aurrekoena baino handiagoa izan dela baina ezin dela zehaztu zenbatekoa den datu guztiak aztertu arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.