mundua

Ipar Koreak iragarri du ez duela "aldaketa politikorik" egingo

Herenegun egin zuten Kim Jong-il buruzagiaren aldeko hileta, eta atzo jarri zuten agintari nagusi karguan haren seme Kim Jong-un.

2011ko abenduaren 30a
11:41
Entzun

Asteazkenean agurtu zuten Ipar Korean Kim Jong-il buruzagia, Piongiang hiriburuko egindako hileta jendetsuan, atzo izendatu zuten agintari nagusi gisa haren seme Kim Jong-un, eta gaur herrialdeko Defentsa batzordeak iragarri du ez dutela "aldaketa politikorik" egingo. 

Hego Koreako ordezkaritza bat Ipar Koreara joan zen lehengoan, Kim Jong-ilen heriotza dela-eta doluminak ematera. Dena dela, Ipar Koreak gaur ohar batean esan du egun bien artean harreman egonkorrik ez dagoela.

Urtarrilean biltzekoak dira AEBak, Hego Korea eta Japonia, Ipar Korearen hiru aurkari nagusiak, Kim Jong-ilen heriotzaren ondorena aztertzeko asmoz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.