KCNA Ipar Koreako albiste agentziak zabaldu duenez, Jang Song-thaek exekutatu dute bart goizaldean. Herrialdeko Defentsa Batzordeko presidenteorde ohia eta Kim Jong-Un herrialdeko presidentearen osaba zen.
Astelehenean eman zuten haren kargugabetzearen berri, drogak hartu eta kasinoetan jokatzeagatik. KCNAren arabera, Jangek "botere desegokia pilatu" zuen eta oposizioko talde bat sortu zuen. Traidoretzat jo dute Jang, estatua suntsitu nahi izan zuelakoan.