Mundua

Ipar Koreak misilak jaurtitzen jarraituko du

Ipar Koreako Gobernuak misilekin proba gehiago egingo dituela adierazi du. Nazioarteko Komunitateak misil gehiago ez jaurtitzeko eskatu arren Ipar Koreako Barne Ministerioak horretarako eskubidea duela aldarrikatu du. Probak galarazten saiatzen den edonork erantzuna jasoko duela esan du.

2006ko uztailaren 6a
16:46
Entzun
Estatuak halako jaurtiketak egiteko “lege eskumena” duela azpimarratu du Piongiangeko Gobernuak, estatuaren barne segurtasuna bermatzen dutelako. Misilak aireratzeak eta Ipar Koreako programa nuklearra gelditzeko negoziazioek ez dutela zerikusirik esan du.

AEBetako Gobernuaren arabera, Ipar Korearen misil jaurtiketek “Piongiang mundutik urruntzen dute”. Misil guztiak Japoniako itsasoan erori eta kalterik ez eragin arren, arriskuak hor jarraitzen duela eta auzi nuklearra ekiditea ezinbestekoa dela esan du Bushen Gobernuak. Japoniak, berriz, debekatu egin die Ipar Koreako ofizial eta funtzionarioei Japonian sartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.