Ohar baten bidez, presidenteak onartu du Ipar Koreako armada gerrarako prest jarri duela; prest dituztela lurreko artilleria eta misil estrategikoa. "Noiznahi tiro egiteko prest" egon daitezela agindu die, gainera.
Ezohiko mugimendua atzeman dutela baieztatu dute Hego Korean. "[Ipar Korearen] Misil biltegietan ibilgailuen eta soldaduen mugimendua areagotu egin da", azaldu die armadako iturri batek Yonhap Hego Koreako berri agentziari.
Joan den asteartean Ipar Koreak iragarri zuen tropak eta misilak AEBei eta Hego Koreari begira jarri zituela.