Mundua

Ipar Koreak proba nuklearrak eginez gero elkar-ulertze politika bertan behera utziko du Hego Koreak

Pyongyanek arma nuklearrak izatea ez duela onartuko ohartarazi du. Ipar Koreak behin baino gehiagotan esan du arma horiek badituela, baina nazioarteko komunitateak ez du horren ziurtasunik.

2006ko urriaren 4a
13:51
Entzun
Arma nuklearrekin probak egingo dituela iragarri zuen astelehenean Ipar Koreak. Proba horiek eginez gero, "elkar-ulertze eta hurbiltze politika" bertan behera utziko duela iragarri du Hego Koreak; Ipar Koreak arma nuklearrik edukitzea ez duela onartuko azpimarratu du.

"Kezka larria dugula eta atsekabetuta gaudela adierazi nahi dugu. Ipar Koreak arma nuklearrak izan ditzan ez dugula onartuko berresten dugu", azaldu duChoo Kyo Ho Atzerri Ministerioko bozeramaileak, hain justu, Hego Koreako Gobernuko ministerio guztiek larrialdiko bilera egin ostean. "Programa nuklearrarekin aurrera jarraitzen badute bera izango da ondorioen arduradun bakarra", erantsi du. Izan ere, nazioarteko komunitateak haserre hartu du Ipar Korearen iragarpena, eta zigor hotsak ere zabaldu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.