mundua

Ipar Koreak salatu du NBE haren eskubideak "zapaltzen" saiatu dela

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak misilaren jaurtiketa gaitzetsi du,eta Ipar Koreak "botere gehiegikeria" leporatu die AEBei.

2012ko apirilaren 18a
09:27
Entzun

Ipar Koreak gaitzetsi egin du Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak Ipar Koreako Gobernuaren misilaren jaurtiketaren inguruan hartu duen jarrera.

KCNA agentziari gaur jakinarazio dio Segurtasun Kontseiluaren "jokaera txarra" izan dela, eta Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren eskubideak "zapaltzen" saiatzea egotzi dio.

Ipar Koreak berretsi du misilaren jaurtiketak "helburu baketsuak" zituela, eta AEBei "botere gehiegikeria" leporatu die, Segurtasun Kontseiluko kide iraunkor diren heinean. "Boikota" ere egotzi die.

Gobernuak berretsi du espazioko programa garatzen jarraituko duela, "eskubide independente bat" delako, eta hori Segurtasun Kontseiluaren ebazpenaren "gainetik" dagoelako.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.