Ipar Koreak ia dena prest du "helburu zientifikoak" dituen Unha 3 misila jaurtitzeko. Azken egunetan adierazi dutenez, gaurtik astelehenera bitarte abiaraziko dute.
Atzo misila erregaiarekin betetzen hasi zirela jakinarazi zuten, eta Piongiangeko hotel bateko prentsa aretoan pantaila erraldoi bat jarri dute, jaurtiketa ikusi ahal izateko. Atzerriko kazetariak daude horretan.
Dena den, Kiodo berri agentziak zabaldu du "ziurrenik" gaur goizean ez dutela jaurtiko, goizaldean oraindik gobernuak ez duelako jaurtiketaren inguruko informaziorik eman.
Ipar Korearen arerioek eta Errusiak uste dute entsegu militar bat dela, eta jaurtiketa gaitzetsi dute. Piongiangek, berriz, ez du atzera egiteko asmorik.