Ipar Korea

Ipar Koreako Gobernuak gune nuklear nagusia bisitatzeko baimena eman die AEBetako adituei

AEBetako ordezkaritza bati Ipar Koreako ikerketa nuklearrerako gune nagusia ikuskatzeko baimena eman dio herrialde horretako Gobernuak. 2002an NBE Nazio Batuen Erakundeko ikuskatzaileak kanporatu zituen Ipar Koreako Gobernuak, eta harrezkero, Yongbyoneko ikerketa nuklearreko gunean sartzen den atzerriko lehen ordezkaritza izango da AEBetako hori.

2004ko urtarrilaren 2a
13:28
Entzun
Hego Koreako Atzerri Ministerioko iturriek eman dute Ipar Koreako Gobernuaren erabaki horren berri. Zehaztu dutenez, urtarrilaren 6tik 10era bitartean egingo dute bisita ikuskatzaile estatu batuarrek, eta aditu nuklearrak zein AEBetako Legebiltzarreko aholkulariak izango dira haien artean.

'Usa Today' egunkariak aurreratu duenez, Sig Hecker Los Alamoseko laborategiko zuzendari ohia —hots, AEBetan lehen bonba nuklearrak egin zituen laborategikoa— izango da ordezkaritzako kideetako bat.

Azkenaldian harreman gatazkatsuak izan ditu Ipar Koreak nazioartekokomunitatearekin, arma nuklearrak garatzeari ekingo ziola iragarri baitzuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.