Ipar Koreako mugatik gertu, Hego Koreako armadaren ontzi bat hondoratu da

Ontzian zihoazen 104 lagunetatik 58 salbatu dituzte; Ipar Koreak eragin duen ezbeharra ikertuko dute

Erredakzioa
2010eko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Iparraldeko mugatik gertu kroskoa lehertu zitzaion Ipar Koreako armadaren ontzi bat hondoratu zen atzo. 104 lagun zihoazen ontzian; eta edizio hau ixteko orduan 58 lagun baino ez zituzten salbatu. Seulgo agintariak, halaber, hondoratzea Ipar Korearen eraso baten ondorioz gertatu zen edo ez ikertzen ari dira. «Oraindik ez da argi Ipar Koreak zeresana izan duen», esan zuenatzo Kim Eun Hyepresidentetzako bozeramaileak. Dena dela, eurentzat, gertatutakoa argitzeko ikerketak baino, hondoratutako itsasontziko soldaduakerreskatatzeak lehentasun handiagoa duela adierazi du Kim Eun Hyek.

Hego Korean 21:45 zirenean hasi zen itsasontzia hondoratzen, Baengnyeong uhartetik gertu, Itsaso Horian -1.200 tonako pisua zuen itsasontziak-. Lau ordu geroago guztiz hondoratuta zegoen. Eta erreskate lanak ahalik eta arinen egiteko, sei ontzi eta bi kostazain bidali zituzten ezbeharraren gunera. Hala ere, hondoratutako itsasontzian zihoazenetatik asko ez zituzten salbatzerik izan atzo.

Gertatutakoa aztertzeko,Lee Myung-bak Hego Koreako presidenteak larrialdiko bilerara deitu ditu ministro kontseiluko denak.

Tiroak

Duela hiru hilabete Ipar Koreakoitsasontzi baten eta Hego Koreako beste baten artean tiroketa izan zen. Ez zen izan, dena dela, bi herrialdeen arteko azken hilabeteetako tentsio une bakarra. Iazko azaroan, besteak beste, elkarri tiroka aritu ziren kostazainak-Seulen arabera, Ipar Koreako barku bat bere mugetan sartu zelako sortu zen aurrez aurrekoa-. Azkenengo horretan Ipar Koreako marinel bat zauritu zen. Haatik, 1999. eta 2000. urteen artean ere antzerako liskarrak izan ziren bi herrialdeen arteko itsas mugen inguruetan.

Atzo ere Hego Koreako armadaren itsasontzi batek tiro egin zion identifikatu gabeko barku bati; agintariak, dena dela, Ipar Koreakoa zelakoan daude. Dena dela, oraindik ez dago ezer argi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.