Ipar Korearen aurkari nagusiek bilera eginen dute urtarrilean
Heldu den urtarrilean biltzekoak dira AEBak, Hego Korea eta Japonia, Ipar Korearen hiru aurkari nagusiak, Kim Jong-ilen heriotzaren ondorena aztertzeko asmoz—eguna ez dute zehaztu—. Hego Koreako auzi nuklearretarako buru Lim Sung-nam, arlo berean Japoniak duen arduradun nagusi Shinsuke Sugiyama eta AEBen Asiako diplomaziaburu Kurt Campbell dira biltzekoak. Campbell hurrengo astean bertan da joatekoa Hego Koreara, Txinara eta Japoniara. Ipar Koreari buruzko nazioarteko foro nagusia sei aldeko bilkura izan da orain arte, Piongiangek berak, Txinak, Errusiak, AEBek, Hego Koreak eta Japoniak osatua. 2008tik, ordea, blokeatuta dago ekimen hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu