MunDUA

Ipar Osetiako hiriburuko alkatea hil dute

2008ko azaroaren 26a
12:07
Entzun
Vladikavkaz Ipar Osetiako hiriburuko alkatea hil dute gaur goizean atentatuan: Vitali Karaiev. Taimuraz Mamsurov herrialdeko presidenteak eman du albistearen berri. "Ezin dut hipotesirik aipatu. Karguan oraintxe hasia zen", esan du Mamsurovek.

46 urte zituen Karaievek, eta otsailetik zen Vladikavkaz alkate.

Udaletxera autoan zihoala tirokatu egin dute, eta bala bat bihotzean sartu zaio. Erietxean zendu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.