Gerrillariek 32 lagun askatu dituzte gaur eguerdian. Hala ere, 354 lagun daude gatibu oraindik ere, eta eskolaren kanpokaldeko egonezina izugarria da. Izan ere, 32 lagun horiek askatu baino pixka bat lehenago leherketak eta tiro hotsak entzun dira.
Orain arteko beste negoziaketek ez dute emaitzarik ekarri. Bahitzaileei eskaini dietena zera da: haurrak helduengatik trukatzea. Ez dute onartu, eta ez onartzen hasita, janaria, edaria eta botikak hartzeko eskaintza ere ez dute onartu. Gatibuak aske uztearen truke beraiei aldegiten utziko dietela ere esan dute, baina bahitzaileak ez daude horretarako prest.
Bahituetako asko haurrak dira.
Ipar osetiako bahiketa
Ipar Osetian bahituetako 32 askatu egin dituzte
Ipar Osetian tentsioa gora doa etengabe, denbora aurrera doan heinean. Gaur, eztandak eta tiro hotsak entzun dira 354 bahitu dauden eskolaren inguruetan. Tiro hots horiek nondik datozen argi ez badago ere, bahitutako ehunka lagunen senitartekoengan kezka handia sortu dute. Bestalde, gaur 32 lagun askatu dituzte. Titia hartzen duten haur eta beraien amak dira askatutakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu