Ipar Renania-Wesfaliako lehen ministroak politika utziko duela iragarri du

Inkestek Angela Merkel kantzilerraren ondorengotzat jotzen zuten Juergen Ruettgers ministroa

Erredakzioa
2010eko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Alemaniako Ipar Renania-Westfaliako lehen ministroak politika uzteko asmoa iragarri du. Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren alderdiko laugarrena zen Juergen Ruettgers, eta kantzilerraren ondorengotzat jotzen zuten inkestek. Ministroa politikaren mundutik aldenduko da maiatzeko hauteskundeak galdu ondoren.

Merkelen gobernuari ez dio batere onik egingo Ruettgersen dimisioak. Aurten beste bi ministrok ere utzi dute kargua: Hesseko lehen ministroak eta Baden-Wuerttembergkoak. Cristian Wulff Saxonia Behereko lehen ministroak ere kargua utzi du,presidentetzara aurkezteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.