Legebiltzarreko 28 diputatu aukeratuko dituzte gaur iparraldean egingo diren hauteskundeen azken txandan maiatzaren 29an egin ziren aurreneko bozak Beiruten. Orotara 128 diputatu daude eta orain arteko emaitzak ikusita gaur aukeratuko dituzten ordezkariek erabakiko dute gehiengo politikoa noren esku geldituko den.
Siriaren kontrako jarrera ordezkatzen duten Saad Hariri sunitaren FM Etorkizunaren Mugimendua eta Ualid Jumblatt drusoaren PSP Alderdi Sozialista Aurrerakoiak eskualdean irabazten badute, gehiengoa eskuratuko dute Legebiltzarrean. Emile Lahud presidentearen dimisioa aldarrikatzeko moduan egongo dira horrela bi alderdiak. Libanoko Armadako jeneral ohi Michel Aun maronitaren FPM Mugimendu Patriotiko Askea alderdiaren diputatu kopuru bera izango dute bi alderdiek, alta, gaurko bozetan nagusitzen ez badira. Aun jenerala berriki itzuli da herrialdera erbestetik eta siriarren presentziaren kontrakoa bada ere, baldintzak jarri ditu presidentea kargutik kentzeko. Libano Mendian eta Bekaa haranean aurreko igandean egin ziren bozetan nagusitu zen Aun. Siriaren aldeko eta kontrako jarrera herritarren artean duen sostengua neurtuko da, finean, gaurko bozetan.
LIBANO
Iparraldean gaur egingo diren bozek erabakiko dute banaketa politikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu