Iraganeko pinguinoen aztarnak

2007ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Washington. Ipar Karolinako Natur Zientzien Museoak (AEB)ikerketa bat argitaratu du, orain dela milioika urte bizi izandako pinguinoen berri emanez. Peruko kostaldean aurkitutako fosilei esker, iragan urruneko espezieak irudikatu dituzte. Deigarriena, Icadyptes salesis da --argazkian, goian--. Pinguino erraldoia zen, egungoekin alderatuta; metro eta erdiko garaiera zeukan, eta moko luze-luzea. Orain dela 36 milioi urte bizi izan zen. Perudyptes devriesi--argazkian, behekoa-- pinguinoen lehen espezietako bat izan zela uste dute adituek; orain dela 42 milioi urte bizi izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.