Historiako grebarik handiena antolatu izana aldarrikatu dute Indian greba orokorrera deitu duten 10 sindikatuek. Azken horien arabera, 150 eta 180 milioi arteko langilek manifestatu dute irailaren 2an Indiako hiri nagusietan, nahiz eta ez den egin kopuru zehatzik frogatzeko. New Delhiko Gobernuak enpresak pribatizatzeko duen asmoa salatzea izan da greba orokor erraldoi horren helburua. Arez gehiago, lansari gutxiengoen igoera eskatu dute manifestariek.
Nandra Modi lehen ministroak politika liberal baterantz jo du, zailtasun ekonomikoetan diren geroz eta enpresa publiko gehiago pribatizatu nahian. Arun Jaitley Finantza Ministroarekin adostutako 2016-2017ko aurrekontuen arabera, Gobernuak 560 miliar errupia indiar (7.5 miliar euro) eskuratuko lituzke. Pribatizazio horiek langileen kaleratzea ondoriozta dezake sindikatuen ustez.
Bestalde, Gobernuak sindikatuen eskaera nagusiari erantzun ezkorra eman izanak langileak manifestaldietara bultzatu ditu. Izan ere, usu kalifikaziorik gabeko langileek irabazten duten lansari gutxiengoa 6.396 errupia indiarretik (86 euro inguru) 9.100 errupia indiarrera (120 euro inguru) igotzea galdegin dute.
Narendra Modik bi urtez jasaten duen bigarren greba orokorra da. Iazko irailean jada, milioika langilek manifestaldi handietan parte hartu zuten. Sindikatuek beste greba orokorrak hitzeman dituzte hurrengo hilabeteetan.