Osama Bin Laden -argazkian- Al Kaedako buruzagiaren grabazio bat jasotzen duen bideo bat zabaldu dute zenbat webgune islamistak, nazioarteko albiste agentzien arabera. Ustez Bin Ladenena den ahotsak Waleed Al Shehri Irailaren 11ko atentatuen egileetako bat goresten du bideoaren hasierako 14 minutuetan; ondoren, Al Shehriren azken nahiaren berri ematen da.
Hain zuzen ere, gaur 6 urte egin zituen Al Kaedak AEBetako gune garrantzitsuen kontrako eraso handiak: besteak beste, New Yorkeko Dorre Bikien kontra bi hegazkin talkarazi zituen, eta Pentagonoaren aurka gauza bera egiten saiatu. Hiru mila bat lagun hil ziren.
Iraken inbasioa atentatu horien ondorio izan zen hein batean, eta esku hartze horri buruzko eztabaida puri-purian dela eta errepublikanoen protagonismo nabarmenarekin ari dira egiten gaur AEBetan atentatuen 6. urteurreneko ekitaldiak.
Mundua
Irailaren 11ko atentatuen egileetako bat goretsi du Bin Ladenek
Ustez Al Kaedako buruak grabatutako bideo bat zabaldu dute zenbait webgunetan, erasoen 6. urteurrenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu