munDUA

Irailaren 11ko atentatuen ustezko bost partaideren aurkako heriotz zigorra eskatuko dute AEBek

New Yorkeko epaitegi federalean epaituko dituzte. Gaur egun, Guantanamon preso dauzkate.

2009ko azaroaren 13a
18:16
Entzun
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Fiskaltzak heriotz zigorra eskatuko du 2001eko irailaren 11ko atentatuetako ustezko bortz parte-hartzaile "nagusirentzat". Justizia idazkari Eric Holderrek eman du horren berri. Bortz lagun horiek Guantanamoko base militarrean dituzte preso, eta Holderrek erran du New Yorkeko epaitegi federalean epaituko dituztela, AEBetako jurisdikziopean.

Haietako bati erasoen arduradun nagusia izatea egozten diote: -Jalid Sheij Mohamediri. Beste laurak Walid bin-Atash, Ramzi Bin al-Shibh, Ali Abdul Aziz Ali eta Mustafa al-Hawsawi dira.

2001eko irailaren 11n hiru hegazkinek New Yorken Dorre Bikien eta Washingtonen Pentagonoaren aurka jo zuten. Beste batek lurra jo zuen Pensilvaniako estatuan. Hiru mila lagun inguru hil zituzten guztira, eta erasoa Al Kaedak hartu zuen bere gain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.