Irailaren 4ra aurreratu dituzte bozak Israelen
TEL AVIV. Israelgo Gobernuak hauteskunde orokorrak irailaren 4ra aurreratzea onartu du, eta proposamena parlamentuan eztabaidatuko dute. Benjamin Netanyahu lehen ministroak dio koalizioko kideen arteko desadostasunek ekonomiari eta gizarteari kalte egiten diotela eta bozak aurreratzea erabaki du. Bestetik, Auzitegi Gorenak atzera bota du kargurik gabe atxilotuta dituzten bi preso palestinarren eskaera. 70 egun daramatzate gose greban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu