Tom Fox, iaz Iraken bahitutako estatubatuarra hilik aurkitu zuten atzo Bagdaden. Iturri ofizialek azaldu zutenez, gorpuak tortura arrastoak zituen. Fox azaroan bahitu zuten beste hiru pertsonekin batera. Legearen Ezpaten Brigadak taldeak hartu zuen bere gain Bakegintzarako Talde Kristaua izeneko erakundeko lau kideren bahiketa.
Bestalde, Al Irakia telebista kateko arduradun bat eta haren gidaria tiroz hil zituzten atzo hiriburuan. Era berean, Bagdaden ustezko zortzi ekintzaile atxilotu zituzten atzo. Haietako lauri Al Kaedakoak izatea leporatu zieten. Bestalde, Samarrako santutegiaren kontrako erasotik lehen aldiz, gobernu berriaren osaketari buruz hitz egiteko bildu ziren buruzagi suniak eta xiiak. Alderdiak ez dira ados jartzen Irakeko presidentea eta lehen ministroa izango direnak aukeratzeko.
IRAK. Bahitutako estatubatuar bat hilik agertu da eta tortura arrastoak ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu