Erresuma Batuko hauteskunde orokorretarako kanpaina hasi eta berehala, hautsak harrotu ditu Sinn Feineko presidente Gerry Adamsek. IRAren sakrifizioa goraipatu, eta gaur egun borroka armatuak alternatibak badituela eta "bide demokratiko eta politikoen bitartez" errepublikanoen xedeak lortzen saiatzeko eskatu zuen atzo Adamsek. "Iraganean borroka armatua beste biderik ez zegoen, baina egun beste aukera batzuk zabaldu dira", esan zion IRAri. Londresko gobernuak "esanguratsu" iritzi zion Adamsen eskakizunari.
IRAk erantzuna eman du gaur, eta eskaria kontutan hartuko dutela diote. Erabakia hartutakoan eta egoki irizten diotenean gaiaren inguruko jarreraren berri emango dutela diote.
irlandako bake prozesua
IRAk dio kontuan hartuko duela Adamsen eskaria
Sinn Feineko presidente Gerry Adamsek borroka armatuaz aparteko bideak badirela eta haiek erabiltzeko eskatu zion IRAri, atzo. Eskaera hori "kontutan hartuko" duela esan du gaur IRAk. Ohar laburi batekin azaldu dutenez, egoki irizten diotenean beren erabakiaren berri emango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu