IRAK . Erresistentziak 29 pertsona hil ditu gutxienez, hainbat erasotan

Erredakzioa
2006ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Erresistentziaren erasoetan gutxienez 29 pertsona hil ziren atzo Iraken. Bagdadeko mezkita sunita batean zartarazi zuten lehergailuak bost hildako eragin zituen. Hiriburuko hainbat auzotan, berriz, begiak tapatuta zituzten hamahiru pertsonaren gorpuak aurkitu zituzten. Kirkuken, bestetik, erresistentziako berrogei kide atxilotu zituztela jakinarazi zuten okupazio indarrek. Samarran azken egunotan egin duten erasoaldia amaitutzat eman zuten atzo.

Batasun nazionaleko gobernua eratzeko elkarrizketak hasi zituzten atzo berriz talde politikoek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.