Azken egunetako borroka eta enfrentamendu gogorretan Bushek ez du sumatzen okupazio indarren aurkako errebolta zantzurik. Aitzitik, Irak gehiena "egonkor" dagoela azpimarratu du komunikabideen aurrean egin duen agerraldian, eta ukatu egin du Vietnamen jazotakoak eta Irakeko egungo egoerak parekotasunik dutenik. "Hori ez da gerra zibil bat. Hori ez da herritarren errebolta bat. Irak gehiena egonkor dago", adierazi du. Halaber, oldarraldiak ez duela irakiarren gehiengoaren nahia islatzen azpimarratu du.
Ildo horretatik, aurreikusita bezala, datorren ekainaren 30ean agintea irakiarren esku geratuko dela berretsi du AEBetako presidenteak.
Azken astea "gogorra" izan dela onartu du Bushek, baina esan du, AEBetako buruzagi militarrak Irakeko egoera bere onera eramateko azken ahalegina egiten ari direla. Prest agertu da Iraken diren Estatu Batuetako indarrei behar duten laguntza guztia emateko, baita zenbait soldadu dibisioren itzulera atzeratzeko ere. Egun, 135.000 soldadu dituzte AEBek Iraken, eta aurreikusitako planen arabera, datorren ekainean 115.000 baino ez dira geratu behar. Hala ere, soldadu horien itzulera atzera daitekeela adierazi du.
Indar militarrei dagozkiela, 2.500 soldadu Muktada Al Sadr buruzagi xiita eta haien jarraitzaileak mendean hartzeko prest daudela iragarri du Bushek.
Iraken okupazioa
Irak gehiena "egonkor" dagoela esan du Bushek, eta ekainaren 30ean agintea irakiarrei itzuliko dietela berretsi du
Irakeko egoerari buruzko iritzia eta azalpenak emateko agerraldia egin du bart goizaldean (atzo iluntzea Estatu Batuetan) George Bush AEBetako lehendakariak. Funtsean, garrantzia kendu die azken egunotako borroka eta oldarraldiei, eta Irak gehiena "egonkor" dagoela nabarmendu du. Halaber, datorren ekainaren 30ean agintea irakiarrei itzuliko dietela berretsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu