Jose Couso kamerariaren hilketa «oker identifikatutako etsaiaren kontrako gerra ekintza» izan zela esan eta kasua artxibatzea erabaki zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalak. AEBetako soldaduek hil zuten Couso, tiroz, hura Bagdadeko Palestina hotelean grabatzen ari zela. Hildakoaren senideek lotsagarritzat jo zuten auzitegiaren erabakia, eta helegitea aurkeztuko zutela iragarri zuten. Jose Cousoren anaia Javierren arabera, hilketa gerra krimena izan zen.
Bestalde, Iraken gutxienez 15 pertsona hil ziren atzo hainbat erasotan. Tartean, AEBetako soldadu bat. Horretaz gain, Jalal Talabani presidenteak martxoaren 19ra atzeratu zuen Legebiltzarraren bilera. Saddam Hussein presidente ohia kargutik kendu zutenetik, lehen aldiz bilduko dira.
IRAK. Jose Cousoren senideek lotsagarritzat jo dute kasua artxibatu izana
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu