MUNDUA

Irakasle bat labanaz zauritu dute Parisen

Erasoa Estatu Islamikoaren izenean egin duela adierazi du erasotzaileak, lekukoen arabera.

2015eko abenduaren 14a
07:46
Entzun

Paris kanpoaldean gertatu da erasoa, Jean Perrin de Aubervilliers ikastetxean, 07:15ean. Ordu horretan, Le Figaro egunkariak aipatutako lekukoen arabera, eskolak prestatzen ari zen irakasle bati lepoan ebakiak egin dizkio erasotzaileak, azalduz: "Daesh da, hau abisu bat da".

Irakaslea erietxera eraman dute; haren bizia ez dago arriskuan. Erasotzaileak ihes egin du, eta Poliziak ikerketa abiatu du. "Helburu terroristekin" hilketa saioa egitea egozten diote.

Laikotasuna bultzatzen dutela argudiatuta, irakasleen aurkako erasoak egingo zituela iragarri zuen Estatu Islamikoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.