Kurdistan

Irakek kexa egingo du NBEn, PKK-ko gerrillariek muga zeharkatu dutelako

Kurdistango Langileen Alderdiko lehen gerrillariak iritsi dira Iraken menpeko Kurdistanera, eta Bagdadek "subiranotasun irakiarra haustea saihesteko neurriak" eskatuko dizkio Nazio Batuen Erakundeari.

2013ko maiatzaren 14a
17:48
Entzun

PKK Kurdistango Langileen Alderdiak Turkiarekiko gatazka konpontzeko urratsa egin zuen, gerrillari guztiak mugaz beste aldera Iraken menpeko Kurdistanera erretiratuko zituela iragarri zuenean. Maiatzaren 8an hasi zuten prozesua, eta gaur iritsi dira lehen gerrillariak Turkiako mugaz beste aldera. Irakeko Gobernuak, ordea, ez du ontzat jotzen gerrillariak bere mugen barrura sartzea, "independentziaren ageriko urraketa delako eta Ankararen eta Bagdaden arteko auzo harremanarentzat kaltegarria delako".

Irakeko Atzerri Ministerioak kexu bera egingo du Arabiar Ligan, "bere subiranotasunaren alde Irak babes dezatela" eskatzeko. Inguruko herriek dituzten arazoak konpontzeko ahaleginak babesten ditu Bagdadek, "baina ez Iraken kontura egiten direnean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.