irak

Irakeko armadaren berregituraketa, Estatu Islamikoaren kontra borrokatzeko

John Kerry AEBetako Estatu idazkariaren arabera, talde islamistaren aurkako estrategiaren parte da erabakia.

John Kerry AEBetako Estatu idazkaria Ibrahim al Jafari Irakeko Atzerri ministroarekin. THAIER AL-SUDANI, EFE
2014ko irailaren 10a
07:40
Entzun

Irakeko armadaren berregituraketa iragarri du John Kerry AEBetako Estatu idazkariak, Estatu Islamikoaren kontra borroka egiteko. Erabaki hori AEBen estrategia "global eta zabalaren" parte dela gaineratu du.

Iraken izan da Kerry, herrialdeko hainbat ordezkarirekin biltzeko —Fuad Masum presidentearekin eta Haider al Abadi lehen ministroarekin elkartu da, besteak beste—. Bilera horien amaieran adierazi duenez, Irakeko Gobernua gai litzateke, bakarrik, "laguntza apur batekin", Estatu Islamikoa garaitzeko. Hala ere, ziurtatu du talde islamistaren aurka egiteko batu diren herrialdeek lortuko dutela hura garaitzea. AEBek oraingoz ez dute lurreko erasorik egiteko asmorik, Kerryk ziurtatu duenez.

Barack Obama AEBetako presidenteak bere bide orrian markatutako lehenbiziko pausoa zen Iraken batasuneko gobernu bat ezartzea, horri ISren aurka militarki lagundu behar badio gutxieneko legitimitate itxura izan dezan.

Laguntza humanitario gehiago

AEBetako Gobernuak iragarri du 48 milioi dolar emango dizkiola Iraki, iheslarien "larrialdiko" beharretarako. Janaria, ur edangarria, osasun azpiegiturak eta beste emango dizkio. Gaurkoarekin, 186 milioi euro eman dituzte AEBek 2014n iheslariei laguntzeko.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.