Irakeko arrisku ohartarazpenak aintzat ez hartzea egotzi diote Blairri
Ohartarazpenak jasotzen dituen gutuna aurkeztu du Short ministro ohiak Irakeko gerra ikertzen duen komisioan
Clare Shortek Irak inbaditzeko arriskuez ohartarazi zuen Tony Blair, orduko Erresuma Batuko lehen ministroa. Garai haietan Nazioarteko Garapenerako ministroa zen Short, eta atzo deklaratu zuen auzia daraman komisioaren aurrean. Shortek gutuna idatzi zion Blairri, AEBek Irak egonkortzeko sortutako erakundeak nahikoa baliabide ez zituela ohartaraziz. Nazioarteko giza laguntza erakundeei denbora nahikoa utzi ezean, Iraken krisiak eztanda egingo zuela jakinarazi zion gutunean. Blairrek, ordea, entzungor egin eta inbasiorako baimena eman zuen. Shortek dimisioa aurkeztu zuen inbasiotik bi hilabetera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu