Buruzagi xiitek kurduen gutxiengoen atalean eta Irakeko presidentziaren errotazio sisteman eragozpenak jarri zituzten aurreko astean, baina sinatu den Konstituzioaren oinarrizko testuak ez du aldaketa handirik izan.
Testua sinatzen lehena Mohamad Bahr el Ulum –Gobernu Kontseiluko kidea eta Irakeko behin-behineko presidentea– izan da, eta sinadura ekitaldia "zeresan handiko momentu historiko da Irakentzat".
Testua sinatzeko ekitaldian Paul Bremer AEBek Iraken duten administratzaile zibilak hartu du parte. Hasieran, Coranaren zenbait pasarte irakurri dituzte, batasunaz eta pakeaz hitz egiten duten pasarteak, hain zuzen.
Irakeko okupazioaren ondorena
Irakeko behin-behineko Konstituzioa sinatu dute, aldaketa handirik gabe
Irakeko Gobernu Kontseiluko 25 kideek gaur goizean sinatu dute Irakeko behin-behineko Konstituzioa. 2005ean hauteskundeak egin arte, trantsizio garaia Konstituzio horren pean abiatuko da. Gobernu Kontseiluko iturriek jakinarazi dutenez, testua aldaketa handirik gabe onartu da, nahiz eta pasa den astean buruzagi xiitek hainbat kexa azaldu testuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu