Irakeko okupazioaren ondorena

Irakeko behin behineko Konstituzioaren sinadura atzeratu egin da, azken orduan xiitek trabak jarri dituztelako

Irakeko behin behineko Konstituzioaren sinadura atzeratu egin da, Irakeko Gobernu Kontseiluko bost kide xiitek trabak jarri dituztelako, eta litekeena da ospakizuna bera bertan behera gelditzea. ASRI Iraultza Islamikoko Batzorde Gorenaren iturrien arabera –Gobernuko talde bat– Konstituzioa bere horretan sinatzearen aurka dauden hainbat kidek zenbait traba jarri dituzte testuaren edukia dela-eta. Halaber, desadostasun horiek konpontzeko lanean ari direla nabarmendu dute.

2004ko martxoaren 5a
18:39
Entzun
Izena eman nahi izan ez duten beste zenbait iturriren arabera, milizia kurduak desarmatzeko atalean eta Islamak etorkizuneko Iraken izango duen paperaren atalean jarri dituzte trabak xiitek. Halaber, etorkizuneko Gobernuaren presidentzia hiru kidek ez osatzeko eskaera egin dute xiitek –hitzartuta zegoen moduan–, eta bost izatea proposatu dute, horietako hiru xiitak izanik.

Paul Bremer Irakeko behin behiniko administrazioko burua ez da parte hartzen ari Gobernu Kontseiluko eztabaidan, eta horrek "demokraziaren garaipena" suposatzen duela nabarmendu du, eta ekainaren 30etik aurrera "haien arazoak haiek konpondu beharko dituztela" azpimarratu.

Xiitek azken 24 orduetan aurkeztu dituzte eragozpenak, eta Gobernu Kontseilua osatzen duten 25 kideen arteko eztabaidak orain dela lau ordu eta gehiago hasi dira.

Bilera egiten ari den egoitzako giroa urduria da, eta litekeena da sinadura eguna atzeratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.