Irakeko krisiaren ondorena

Irakeko erasoak iraun zuen bitartean 13.000 irakiar hil zirela dio ikerketa batek

AEBtan egindako ikerketa independiente batek dio 13.000 irakiar hil zirela martxoaren 19aren eta apirila amaiera bitartean, okupazio indarren erasoen ondorioz. Epe horretan gertatu ziren erasorik gogorrenak Iraken aurkako gerran. Hil ziren 13.000 irakiarretatik 4.300 zibilak izan zirela dio ikerketak. Bestalde, NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluko estatu gehienak kezkatuta daude Iraken "petrolioa-jaki truke" izeneko programaz egiten den kudeaketaren gardentasunarekin.

2003ko urriaren 29a
14:39
Entzun
Gerra amaitutzak eman ondoren, Pentagonoak ez zuen zabaldu hildako kopuruen buruzko daturik. Ikerketa egin dutenek diote datu hauek Irakeko erietxetatik, Iraken zeuden kazetarien informazioetatik eta AEBk beraiek emandako hainbat informaziotik atera dutela.

Bestalde, NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluko estatu gehienak kezkatuta daude Iraken "petrolioa-jaki truke" izeneko programaz egiten den kudeaketaren gardentasunarekin. Programa horren dirutza behar bezala banatzen ari ote den jakin nahi dute estatuek eta batik bat azaroaren 21ean programaren kudeaketa nola pasako den NBEtik Irakeko behin-behineko Gobernuaren eskutara.

Programa horri esker, irakiarrak, petrolioaren truke giza-laguntza jaso dute, eta giza-laguntzak etenik ez dezan nahi dute estatuek. AEBetako enbaxadoreak ziurtatu du, kudeaketaren gardentasuna ziurtatzeko bitarteko guztiak ari direla jartzen, baina Frantziak zalantzan jarri du kanpaina honen baitan emandako zenbait diru-partida.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.