Irakeko okupazioaren ondorena

Irakeko erresistentzia armatuak buruzagi kurdu batzuk bizi diren hotela erasotu du, baina ez da zauriturik izan

Irakeko erresistentzia armatuak buruzagi kurdu batzuk bizi diren 'Burg al-Hayat' hotelari eraso egin dio mortairuz, Bagdaden. Kalashnikov fusilen tiro hotsak ere entzun dira eta hotelaren goiko solairuen kanpoaldeko hormetan zuloak eragin ditu erasoak. Hotel horretan Marsud Barzani Kurdistango alderdi demokratikoko buruzagiaren laguntzaileak bizi dira. Bestalde, AEB Amerikako Estatu Batuetako hegazkin eta helikopteroek airez eraso diote Irakeko erresistentzia armatuko posizioei Tikriten, eta operazio horretan 13 lagun atxilotu dituztela esan du AEBetako bozeramaile batek.

2004ko urtarrilaren 9a
13:09
Entzun
"AEBei abisu eman genien erasoren baten helburu izan gintezkeela. Bagenekien eta horretarako prestatuta geuden. Ez da ezer gertatu eta inork ez du hotel utzi", adierazi du Bagdadeko 'Burg al-Hayat' hoteleko guardia kurdu batek.

Bestalde, AEB Amerikako Estatu Batuetako hegazkin eta helikopteroek airez eraso diote Irakeko erresistentzia armatuko posizioei Tikriten, Saddan Hussein Irakeko presidente ohiaren jaioterrian hain zuzen. Zenbait lekukoren arabera, zenbait etxe eta denda suntsitu dituzte, eta aireko erasoaz gain, oinezko soldaduak miaketa zorrotzak egin dituzte eta hainbat lagun atxilotu, iturri horien arabera. AEBetako bozeramaile batek azken berri hori baieztatu du eta operazio horretan 13 lagun atxilotu dituztela esan du, AEBen aurkako erasoetan parte hartzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.