Mundua

Irakeko gerrak "'jihad'-aren aldeko mugimendua" indartu duela onartu dute AEBetako inteligentzia zerbitzuek

George Bush presidentearen aginduz "terrorismoaren" inguruko txosten bat argitaratu du =l DNI ==http://www.dni.gov/=l AEBetako Inteligentziaren Zuzendaritza Nazionalak. Irakeko gerrak indarkeria islamista eta =i jihad=i-aren aldeko mugimendua indartu duela onartzen du.

2006ko irailaren 27a
12:12
Entzun
DNIren Mundu osoko terrorismoaren joerak: AEBeren inplikazioa izeneko txostenaren zenbait pasarte joan den asteburuan filtratu zizkien norbaitek komunikabideei. Filtrazio horretan oinarrituta oposizio demokratak kritika gogorra egin dio Bushi, Irakeko gerra akats handia dela nabarmenduz. Hori dela eta, txostenaren zati bat (30 orritatik lau) argitaratzeko agindu dio AEBetako presidenteak DNIri.

Plazaratu den txosten zatiaren arabera, Irakeko gerrak jihad edo gerra santuaren aldeko mugimendua indartu du; hots, indarkeria agerpenak bultzatu ditu. Era berean, "buruzagi eta talde terrorista berriak" sortarazi ditu, eta, gainera, mundu guztian hedarazi ditu. "Irakeko gerra estremisten kausa nagusia bihurtu da, eta mugimendu estremista islamiko globalaren haztegi bihurtu da", dio txostenaren pasarte batek.

Hala ere, txostenaren zati horretan ez da zehazten AEBek "terrorismoaren aurka" aurrera daramaten borrokarentzat hori guztia kaltegarri den edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.